Carta a ama.
Si yo tuviera que escribirle una carta a mi ama despidiéndome de ella, sabiendo que cuando la lea yo ya estaré muerto, le escribiría lo siguiente:
Aupa ama, zelan?
Gutun hau zuk irakurtzerakoan ni jada hilda egongo naiz. Hori da jakinarazi nahi dizudan lehenengo gauza. Baina ez negarrik egin mesedez. Gutun hau idatzi dizut agur moduan baina ez agur triste bat izateko asmoarekin baizik eta agur alai bat izateko nahiarekin. Azken finean, nigandik jasoko dituzun azken berriak izango dira eta ez litzaidake batere gustatuko tristeak izatea.
Lehenik eta behin, jakin dezazun amarik onena izan zarela. Betidanik egon zara hor ta ez nizun ezta laguntzarik eskatu behar momentu zailenetan, bazeundelako nire alboan laguntzeko prest itxaroten. Ta hori asko esaten du zure izaerataz. Horrez gain, gehitu beharko genioke zure bizitza bizitzeko duzun gogoa. Ez duzu inoiz entzun zer esaten zuten besteek zutaz, ta hori benetako irakaspen bat izan da niretzako ama, benetan.
Amaitzeko, gustatuko litzaidake behingoz onartzea heldu dela garaia eskertzeko eman didazun guztia. Eskerrik asko ama. Pertsonarik garrantzitsuena izan zara nire bizitzan. Ez daukat denbora gehiagorik faxistek badatozelako menditik behera, baina ETS taldeak esaten duen bezala, jakinarazi nahi nizun, aterperperik onena lortzen nuela zure besoetan. Eta espero dudala zuerekin berriro elkartzea zeruan bada ere.
Beti bihotzean eramango zaitut ama,
Iker.
Comentarios
Publicar un comentario